LAS PLANTAS DE VUESTRO JARDÍN / ZUEN LORATEGIKO LANDAREAK (Abril)

                                                            Burlada, 29 de abril 2017

                                                            Canaliza: Marie Michelle Trounday

 

 

 

LAS PLANTAS DE VUESTRO JARDÍN

 

 

 

   La sociedad “evolucionada y civilizada” que es la vuestra aspira a la paz alto y fuerte. Sin embargo, en vuestro jardín, lo que cultiváis no es esa paz que tanto decís anhelar.

 

   Hay una planta que valoráis especialmente y de la cual cultiváis todas las diferentes variedades: la LUCHA.

Lucháis por una vida mejor, por una sociedad más justa, por los derechos del hombre, de la mujer, del niño, de los animales, por la libertad de los hombres, de los pueblos...

Lucháis por ser mejores...

Lucháis contra las desigualdades, contra la enfermedad, contra la explotación y la pobreza...

 

   Decir de un ser que es “luchador” es, para vosotros, una gran alabanza. Integrasteis profundamente la creencia de que siempre hay que luchar para preservar la Vida, el Amor, la Belleza, la Paz...

 

   Esas constantes siembras de lucha mantienen vuestro ser en tensión permanente.

Vuestro corazón se cierra frente a la “adversidad”.

Llegáis a ver, incluso la vida misma, como contraria, fuente de numerosas amenazas.

¿Podéis ver que cuando lucháis, aunque os parezca que actuáis “a favor de”, lo único que mantenéis y hacéis perdurar es la lucha?

 

   La Vida, el Amor, la Belleza y la Paz no son “valores” en peligro de extinción o ideales lejanos que haya que esforzarse en “lograr” …

SON desde siempre y hasta siempre, al eterno alcance del que abre su corazón.

SON en vosotros al igual que vosotros SOIS en ellos.

 

   En vuestro jardín, muchas veces de manera inadvertida, crece también otra planta. No se cultiva ni se le dedica ningún culto. No es objeto de ningún libro ni programa de televisión. Nadie la elogia en voz alta. Se la valora poco, más bien se la asocia a cierta debilidad. Sin embargo, todos experimentasteis esa emoción, ese suave bálsamo en el corazón, cuando, un día en que sentíais tensión o dolor, alguien se acercó a vosotros con CORDIALIDAD.

 

 

 

 

   Cuando las preocupaciones de vuestra mente en lucha os alejan de la suavidad de vuestro corazón, la cordialidad, como una caricia de luz, os devuelve a ella. En ese momento, sentís que el Amor, la Belleza y la Paz que tanto anhelabais SON en vosotros. Vuestro corazón se abre y se expande en ellos al igual que se expanden a través de vuestro corazón.

 

   La cordialidad es don incondicional. No pide ni quiere nada. No juzga, ni se preocupa por discriminar el bien del mal, lo justo de lo injusto ni lo falso de lo verdadero. LO ACOGE TODO. Nace de un corazón abierto y abre las puertas de los corazones.

Sembrar cordialidad es expandir luz en la confusión del mundo.

 

   Sois libres de elegir qué plantas cultivar en vuestro jardín y siempre lo fuisteis. Sin embargo, mirad bien. Cada siembra trae su fruto.

¿Cuál es el fruto que vuestro corazón desea?

¿Qué es lo que sembráis cada día?

¿Queréis seguir repitiendo la siembra que os llevó a cosechar siempre los mismos frutos de dolor, de separación y de desesperanza?

¿O decidís abrir vuestro corazón para entregaros a lo que YA ES?

 

   De vuestra decisión depende la cosecha.

 

 

   Desde el Amor y la Paz de siempre,

 

 

                                                                                             Ani.

 

 

 

 

Burlata, 2017ko apirilak 29 

Kanalizatzailea: Marie Michelle Trounday

 

ZUEN LORATEGIKO LANDAREAK

 

“Eboluzionatua eta zibilizatua” den zuen gizarteak bakea nahi luke ozenki eta indartsu. Hala ere, zuen lorategian ez duzue landatzen hain desiratua dela diozuen delako bake hori.

Bada bereziki baloratzen duzuen landarea eta landare horren mota guziak landatzen dituzue: hau da BORROKA..

Bizitza hobearen alde, gizarte justuagoaren alde, gizonen, emakumeen, haurren eta animalien eskubideen alde, gizakien, herrien askatasunaren alde egiten duzue borroka.

Hobeak izatearren egiten duzue borroka…

Ezberdintasunen aurka, gaixotasunen aurka, esplotazioaren eta pobreziaren aurka egiten duzue borroka.

Izaki bati buruz ”borrokalaria” dela esatea laudorio handia da. Bakea, Edertasuna, Maitasuna eta Bizitza zaintzeko borroka egin behar delako ustea sakonki barneratu duzue.

Borroka ereite etengabe horiek zuen izatea tentsio amaigabean daukate. Zuen bihotza itxi egiten da zoritxarraren aurrean.

Bizitza bera ere etsaia eta mehatxu askoren iturburua ikusten duzue. Ikus dezakezue borroka egiten duzuenean, “zerbaiten alde” ari zaretela iruditzen zaizuen arren, borroka besterik ez duzuela mantentzen eta iraunarazten?

Bizitza, Maitasuna, Edertasuna eta Bakea ez dira galtzeko zorian dauden baloreak edo ”lortzen” saiatu behar den ideal urrunak…

Betidanik eta betiko, bihotza irekitzen duenaren esku DAUDE. Zuengan DAUDE, zuek haiengan ZAUDETEN bezala.

Zuen lorategian, askotan ezustean, beste landare bat hazten da. Ez da landatzen eta ez da gurtzen. Ez da horretaz libururik ez telebista saiorik. Inork ez du ozenki laudatzen. Gutxi baloratzen da, nolabait ahuleziatzat hartzen da. Hala ere, denok izan duzue sentipen hori, gozagarri leuna bihotzean, urduritasunez edo minez zinetelarik norbait GIZAKOTASUNEZ hurbildu zaizuenean.

Zuen buruko kezkak zuen bihotzaren leuntasunetik urruntzen zaituztenean, gizakotasunak argi-laztanak bezala, beregana berriz itzultzen zaituzte. Une horretan hainbeste desio dituzuen Maitasuna, Edertasuna eta Bakea zuengan DAUDELA sentitzen duzue. Zuen bihotza ireki eta zabaldu egiten da haiengan, zuen bihotzean haiek zabaltzen diren heinean.

Gizakotasuna baldintzarik gabeko dohaina da. Ez du ezer eskatzen eta ez du ezer behar. Ez du epaitzen, ez ditu ongia eta gaizkia, zuzena eta okerra, gezurra eta egia bereizten. , DENARI ONGI ETORRIA EMATEN DIO. Bihotz irekitik sortzen da eta bihotzetan ateak irekitzen ditu. Gizakotasuna ereitea munduko nahasketan argia hedatzea da.

Zuen lorategian zein landare landatu nahi duzuen hautatzeko askeak zarete, betidanik izan zarete. Hala ere, ongi behatu. Ereite bakoitzak bere fruitua dakar.

Zein da zuen bihotzak desio duen fruitua? Zer da egunero ereiten duzuena? Itxaropen ezaren, banantzearen eta minaren fruituen uzta bildu arazi dizuen ereite bera errepikatu nahi duzue? Edo zuen bihotza irekitzea erabakiko duzue zeuon izaite osoa betidanik DAGOENARI emateko ? 

Uzta zuen erabakiaren araberakoa izango da.

Betiko Maitasun eta Bakean

Ani.